XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kofesatzen ibiltzen zen ere Angeluko parropia batetan urte guziez faltarik gabe, aste Saindurako.

Uztaritzen berean, Lota etxean ibiltzen zen meza emaiten; mezatik landa, hor zeuden gazteekin mintzatzen zen.

Ez morala egiteko, bainan beren gogoa purgatzeko parada emaiteko, eta ahalaz laguntzeko.

Tolosan ezagutuak zituen errekitu haiek iduriko gazteak ziren eta, etxe hortan.

Gainera ez zen apez idor eta gogor haietarik, orduko apez janzenista asko bezala.

Sinestearen aldetik ere idekia zen.

Hona gertakari bat.

Bazen mende bat baino gehiago apezik ez zela agertzen Xiberoko pastoraletan.

Zenbait gogotik joanen ziren, bai, bainan nor mentura lehen urratsaren egitera, ohidura zahar horren baztertzera?.

Etxeber, Mauleko apez nagusiak aipatu zion behin Lafitti, pastoral eder bat izan beharra zela, domaia zela ez ikustea.

Piarresek, joanen zela bai, eta Piarresi kontre beste batzu ere izan ziren pastoralaren ikusten, aspaldiko debekua hausten zutela.

Gaur, deus ez dela iduritzen zaigu urrats hori, bainan ez uste izan denek bat egin zutelakorik.

Ordu haietan bazen Xuberoan erretor bat, bere herrian, pastorala emaiten ari ziren denbora guzian, elizan egoiten baitzen otoitzean.

Eta urte batez, bere xantrea errijent izan baitzen, kominiatzea debekatu zion!.

Bazkoak egiteko, Maulera joan behartu izan zitzaion.

Izpiritu ideki hori gustatzen zitzaien gazteei.

1958tik goitik erlisio kurtsoak egiten zizkieten filosofia ikasten ari zirenei.

Igandetan, apezgai ez zirenak berex hartzen zituen.

Kurtso horiek oso zabalak ziren.

Ez zen artzen hau debekatua zela, hori artoski egiteko eginbidea zela eta holako.

Biziari buruz zituen preparatzen.

Besteen ikusmoldeak errespetatzea irakasten zien.

Mundu hontan gauzak ez direla zuri eta beltz, bainan bien artean badela zuhail eta ilun mota asko.